Altsasuko Iortia Antzerki Tailerrak ere esperientzia handia dauka taularen gainean. Taldeko kideen sormenetik hutsetik sortzen dituzte antzezlanak eta apirilaren 15ean, larunbata,19:30ean, Estrellas de la muerte antzezlana mustuko dute, Iortia kultur gunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude sei eurotan, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian
Harremanak Birjiñe Albira antzerkigilearen gidaritzapean Altsasuko Iortia Antzerki Tailerrak antzezlan berri bat sortzen du, hutsetik. Taldea irekia da eta urtero aldatzen da, baina badira antzerkiak "harrapatu" dieten kideak ere. Aurten hamabi antzezlek Estrellas de la muerte lana taularatuko dute: : Juli, Alberto, Sergio, Amelia, Isabel, Beatriz, Elena, Jose Mari, Kimetz, Juana, Aitzara eta Ione.
Estrellas de la muerte antzezlanean hiru ezezagunek autoa partekatuko dute bidaia bat egiteko. "Zehazteko zailak diren arrazoiengatik istripu bat izaten dute berezi samarra den herri batetik gertu". Herri horretako biztanleak oso ezagunak egiten zaizkie, nahiz eta istripuaren ahalmena dela eta hilda egon beharko luketen. "Hilak! Zer ari da gertatzen? Nor da Morrigan jainkoa? Beste inor hil behar da?". Erantzunak, apirilaren 15ean. Altsasuko Antzerki Tailerreko kideendako antzerkia "jolasteko" beste modu bat, baita lotsak alde baterako uzteko baliagarria da ere. Tailerrak ere jendea ezagutzeko aukera ematen die, eta bertan sortzen diren harremanak, Irurtzungo antzerki tailerreko kideek esan bezala, bereziak dira.
'Estrellas de la muerte' antzezlana
Sinopsia: Hiru ezezagunek autoa partekatzen dute bidaia bat egiteko. Zehazten zailak diren arrazoiengatik, istripu bat izaten dute berezi samarra den herri batetik gertu. Bertako biztanleak oso ezagunak egiten zaizkie, nahiz eta diruditenak izango balira, hilda egon beharko luketen. Hilak. Hilak! Zer ari da gertatzen? Nor da Morrigan jainkoa? Eta, batez ere,... beste inor hil behar da?
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Birjiñe Albira.
- Antzezleak: Juli, Alberto, Sergio, Amelia, Isabel, Beatriz, Elena, José Mari, Kimetz, Juana, Aitzara, Ione.
Emanaldia: Apirilak 15, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.
Sarrerak: 6 eurotan, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.