Iker Mintegi Claver Laboral Kutxako txirrindulari altsasuarrak podiumera igotzen jarraitzen du. Larunbatean, apirilaren 1ean, Amorebietako Klasikoan hirugarren sailkatu zen eta, igandean, Eibarko Balenziaga Memorialean bigarren izan zen. Altsasuarrak aurre-aurrean jarraitzen du eta soilik garapena falta zaio. Momentuz Euskaldun Txapelketako lider jarraitzen du.
Iker Mintegiren adierazpenak Balenziaga Memorialaren ondoren:
Amorebieta Klasikoan Rural Kutxa-Aleako Hugo de la Calle gailendu zen (2:21:29) eta Laboral Kutxako Unai Zubeldia eta Iker Mintegi bi segundora sartu ziren. Top Ten-ean Rural Kutxako Martxel Etxeberria iturmendiarra sartu zen, zazpigarren izan zela. Lasterketa gogorra izan zen igandeko Eibarko Balenziaga Memoriala. Zamora Enamora taldeko David Dominguezek irabazi zuen (4:06:07) eta bi segundora Iker Mintegi sartu zen.