Txus Eguílaz artistaren talent saioa

Guaixe 2023ko api. 3a, 14:49
'Got Rhythm' ikuskizunaren une bat. IORTIA

Apirilaren 16an, igandea, 'Got Rhythm' familiarteko ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean.

Udaberriko edo aste santuko oporren amaieran, apirilaren 16an, igandea, Iortia kultur gunean, 17:00etan, Got Rhythm Bartzoelnan bizi den Txus Eguílaz musikari nafarraren perkusi ikuskizun "originala, dinamikoa eta dibertigarria" izanen da.

'Got Rhythm' ikuskizuna

Sinopsia: Got Rhythm deitutako talentu lehiaketa ospetsu bat gaitasun erritmiko desberdinak dituzten artista berriak bilatzen ari da. Castingean ikusiko dugunez, era askotako trebeziak dituzten hainbat hautagai agertuko dira. Hautagai hauek ordea, ezustean, txiki geratuko dira ikusleen ondoan, eta, ustekabean, Got Rhythm edizio berria irabazteko hautagairik sendoenean bihurtuko da publikoa bera. Ikuskizun original, dinamiko eta dibertigarria. Protagonista nagusia ikuslea izango da. Era berean, publikoak, energia-xahutze handiaz eta adierazpen erritmiko ugariz disfrutatu ahal izango du, hala nola, gorputz-perkusioa, claquea, beatboxa, perkusio akustikoa, elektronika eta egunerokoak.

Fitxa artistikoa: Txus Eguílaz.

Emanaldia: Apirilak 16, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: 4 euro, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.