Apirilaren 23an Liburuaren Eguna da, eta ospatzeko Altsasuko liburutegiak Liburuaren Astea ospatuko du apirilaren 17tik, astelehena, 21era arte, ostirala. Gainera, apirilaren 17tik maiatzaren 15era arte erakusketa izanen da liburutegian ere. Ekimenen artean Saharako errefuxiatuen eta errefuxiatu eremuetako liburutegien inguruko ipuin kontaketak eta hitzaldiak izanen dira, baita Izaskun Etxeberria Zufiaurre idazle altsasuarrarekin solasaldia eta papera eta ipuin interaktibo bat sortzeko haurrendako tailerrak ere.
Altsasuko Liburuaren Astea
Apirilaren 17tik maiatzaren 15era
- Saharako liburutegiak ezagutu nahi? Bubisher proiektuaren erakusketa.
Apirilak 17 astelehena
17:30, Iortia kultur gunearen hitzaldi aretoa
- Kamishibai ipuin kontaketa: Saharako errefuxiatuak, Kabiak elkartearen eskutik.
18:30, Iortia kultur gunearen hitzaldi aretoa
- La labor de Kabiak y las bibliotecas en los campos de personas refugiadas saharauis, Kabiak elkartearen eskutik.
Apirilak 18 asteartea
18:00 Iortia kultur gunearen hitzaldi aretoan.
- Esaten ez den guztian Izaskun Etxeberria Zufiaurreren liburua irakurri ondoren, liburuari buruzko elkarrizketa bere idazlearekin; irudiz eta soinu bandaz lagunduta.
Apirilak 19 astezkena
18:30, Iortia kultur gunearen hitzaldi aretoan
- Literarte jaialdia: Las historias que cuentan.
Apirilak 20 osteguna
18:00, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoa
- Papera egiten dugu haurrendako tailerra, Itziar Zudaire Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuko hezitzailearekin. Aurretik liburutegian izena eman.
Apirilak 21 ostirala
18:00, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoa
- Pun pun CorAcción ipuina interkatiboa egiteko Lehen Hezkuntzako haurrendako tailerra, Manolita Thunders artistaren eskutik.