Geroa Baik Nafarroako Parlamenturako hautagaitza Iruñean aurkeztu zuen larunbatean. Koalizioaren lehendakarigaia Uxue Barkos Berruezo izanen da. Zerrendan bigarrena Nafarroako Parlamentuko egungo presidente Unai Hualde Iglesias altsasuarra da. Parlamenturako zerrendako hamaikagarren postuan Altsasuko alkate Javier Ollo Martinez dago.
Barkosek azaldu zuenez, “Gure lehen konpromisoa gizartearekin da: Nafarroako Gobernuarendako bultzada eta indarra berreskuratzeko konpromisoa”. Barkosek gaineratu zuenez, “GeroaBai osatzen dugun emakume eta gizonek Nafarroako gizarteari esaten diogu zailtasunek gizarte moduan eskatzen diguten esfortzu guztia, bultzada guztia eta ausardia guztia dela hain zuzen ere hurrengo Nafarroako Gobernura eramango duguna!”