Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoaren ospitale unitateak hamar ohe gehiago izatera pasako da. Klinikak berak eta Osasun Departamentuarekin bilera egin dute gaur eta konpromisoa hartu dute Josefina Arregi klinikako ospitalean beste hamar ohe gehiago jartzeko klinikarekin duen ituna handitzeko. Konpromiso horri esker, klinikako ospitalearen egungo edukiera %50 handituko da, eta paziente horien itxaron zerrendak murriztuko dira Nafarroa osoan. Klinikaren ospitale gunea handitzera 1,5 milioi bideratuko dira.