'65' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko api. 4a, 12:23

Apirilaren 6an, 7an eta 9an, osteguna, ostirala eta igandea, Scott Beck eta Bruyan Woods zinemagileen thrillerraren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Planeta ezezagun batean izandako istripu katastrofiko baten ondoren, Mills pilotuak azkar deskubrituko du benetan hondoa jota dagoela Lurrean, duela 65 milioi urte. Orain, erreskate-aukera bakarra dutela, Millsek eta Koak, pilotuaz gain bizirik atera den bakarrak, bizirik irauteko borrokatu beharko dute historiaurreko izakiz beteriko lurralde ezezagunean barna.

Fitxa artistikoa: Adam Driver, Ariana Greenblatt, Chloe Coleman, Nika Williams.

Emanaldiak:

  • Apirilak 6, osteguna, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 7, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Prezioa: 4,5 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.