'Un paseo con Madeleine' gaurkotasun filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko apirilaren 4a

Apirilaren 13an, 14an eta 16an, osteguna, ostirala eta igandea, Christian Carion zinemagile frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
 

Sinopsia: Madeleinek bere etxea utzi du adinekoen egoitza batean sartzeko, Parisen beste aldean. Taxi-gidari bat etorri da bere bila, eta bere bizitza markatu duten hiriburuko leku batzuetatik igarotzeko eskatu dio.

Fitxa artistikoa: Line Renaud, Dany Boon, Alice Isaaz, Jeremie Laheurte, Julie Delarme, Gwendoline Hamon, Thomas Alden, Elie Kaempfen, Jacques Courtès, Romy Milelli, Hadriel Roure.

Emanaldiak:

  • Apirilak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 14, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Prezioa:
Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.