'En temporada baja' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko api. 4a, 12:56

Apirilaren 20an, 21ean eta 23an, osteguna, ostirala eta igandea, David Marqués zinemagilearen komedia izanen da Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Alberto, El Crack, duela denbora asko futbolarien ordezkari arrakastatsua izandakoa, ozta-ozta bizi da Valentziaren kanpoaldean dagoen kanpin batean. Egun batean, Charly ezagutuko du. Polizia dibortziatu bat da, eta lantokian lo egiten du emazte ohia berriz konkistatzen saiatzen den bitartean. Albertok kanpinera eramango du Charly, eta bere lagunak aurkeztuko dizkio. Elkarri laguntzen ahaleginduko dira, adiskidetasun faltsu baten izenean.

Fitxa artistikoa: Antonio Resines, Edu Soto, Coque Malla, Fele Martínez, Ana Milán, Nacho Fresneda, Marta Belenguer.

Emanaldiak:

  • Apirilak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 21, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Apirilak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Prezioa:
Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.