'Oink, oink' euskarazko familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko api. 4a, 13:06

Apirilaren 23an, igandea, Mascha Halberstad zinemagilearen animaziozko filmaren emanaldia zianen da Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Babsek, 9 urteko neskato batek, Kurrin izeneko txerritxo bat jaso du aitonaren opari gisa. Gurasoak konbentzitu ditu txerritxoa mantendu ahal izateko, honek txakur adiestramendu bat jarraitzeko baldintzarekin. Txerritxoak bere bizitza osoa eta bere familiarena aldatuko du, baina gauzak okertzen hasiko dira ustekabean: Babsen gurasoak ez dira Kurrin txerritxoaren mehatxurik handiena izango .

Fitxa artistikoa: animazioa.

Emanaldia: Apirilak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Prezioa: 3 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: Euskara.