Betiko jokoak eta jolasak gazte gunean

Guaixe 2023ko api. 5a, 10:21

Nazioarteko gazte astearen barruan, apirilaren 14an, ostirala, Ping-pong txapelketa eta apirilaren 15ean, larunbata, betiko jolasak izanen dira Intxostiapuntan.

Bi astez Intxostiapunta gazte guneak Nazioarteko gazte astearekin bat egin dute, eta asteburuetako ekimenak ospakizunaren barruan sartu dute. Hortaz, apirilaren 14an, 18:00etan, Ping-pong 3x3 txapelketa eginen dute Intxostiaputan gazte gunean, eta apirilaren 15ean, larunbata, 18:00etan, betiko jolasetarako ariko dira gazteak.