Futbola

Sanduzelaitik sari gabe itzuli zen Altsasu

Guaixe 2023ko api. 5a, 10:48

Erregional mailako 24. jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi

Erregional mailako 24. jardunaldian Altsasu B-k porrot gogorra jaso zuen Iruñean, San Jorgek 5 eta 2 irabazi baitzion. Bi taldeek lehia estua izan zuen hasieran, eta nahiz eta San Jorge aurreratu, bana berdintzea lortu zuen Jose Luis Martinek. Atsedenaldia baino lehen 2 eta 1 aurreratzea lortu zuen San Jorgek, eta bigarren zatian bere nagusitasuna areagotu zuen, beste bi golekin. Raul Claverrek 4 eta 2 hurbildu zuen Altsasu, baina azken minutuan San Jorgek gola sartu zuen eta 5 eta 2 gailendu ziren iruindarrak. 

Beti Onak B taldeak jarraitzen du Erregional mailako lider (63 puntu), eta Altsasu 12. postuan dago (19 puntu). 25. jardunaldian Altsasu B taldeak sailkapenean hamahirugarren eta arerio zuzena den Zizur hartuko du, Dantzalekun.