Futbola

Altsasuren lehen garaipena Kopan

Guaixe 2023ko apirilaren 5a

Emakumezkoen Kopa Autonomikoko hirugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan

Emakumezkoen Kopa Autonomikoan hirugarren jardunaldia jokatu zen, eta Altsasuk lehendabiziko garaipena lortu zuen, Antsoaingo Gazte Berriak taldeari 3 eta 2 irabazita. Altsasu aurreratu zen, Maren Hueguni esker, baina Gazte Berriakek bana berdintzea lortu zuen. Sonia Alonsok sartutako golari esker, 2 eta 1 aurreratu zen Altsasu, eta 10 minutura Alonsok berak hirugarren gola sartu zuen, Dantzalekuko zaleen gozamenerako. Azken minutuan bigarren gola sartu zuen Gazte Berriakek, markagailua makilatuz, eta 3 eta 2-ko markagailuarekin despeditu zen partida. 

Sailkapenean Oberena da liderra (7 puntu) eta Altsasu zazpigarren da (3 puntu). Altsasuren hurrengo arerioa Oberena liderra izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen datan.