Passport antzerki konpainiai eta munduan zehar bizi dituzten abentura dibertigarriai Yllanak egin dien omenaldi bat da. Publiko guztiendako gomendatutako komedia bat da eta apirilaren 22an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian izanen da ikusgai. Yllana nazioartean bidaiatzen ibili da bere bizitzaren zati handi batea eta pasadizo barregarri pila bat bizi izan ditu. Horiek guztiak ikuskizun batean jaso nahi izan ditu: Passport. Lau umoristek Komedistan deitutako herrialde batean bizitutakoa kontatzen du antzezlana eta konpainiaren beste ikuskizunetako esketxez eta berriez osatuta dago. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.