'180º Rumbo a la luz' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko api. 17a, 13:06
'180º Rumbo a la luz' filmaren eszena bat. IORTIA

Apirilaren 17an, astelehenean, Iratxe Pérez zinemagile nafarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Proiekzioan filmaren lantaldea izanen da.

Sinopsia: Hiru pertsona eta bete beharreko hiru helburu. Haien bizitzan egun batean gertaturiko 180 graduko birari aurre egiteko hiru modu. Azken erronkara batera gerturatzen diren hiru istorio.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Iratxe Pérez.
  • Parte hartzaileak: Antxon Arza, Haizea Erkizia, Miguel Razkin.

Emanaldia:

  • Filmoteka Nafarroan programa:  Apirilak 17, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: euro 1, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.