Igandean Emakumezkoen Kopa Autonomikoko laugarren jardunaldia jokatu zuen Altsasuk Amigo liderraren kontra, Iruñean. Partida hasi eta berehala, 4. minutuan, Amigo aurreratu zen. Hortik aurrera lehia bizia izan zuten bi taldeek. Altsasuk partidari buelta eman nahi zion, eta Amigok, aldiz, garaipena sendotu, lidergoa baitzuen jokoan. Baina nahiz eta denetariko jokaldiak sortu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak.
Emakumezkoen Kopa Autonomikoko bigarren multzoko lider Amigok jarraitzen du (9 puntu). Altsasu zortzigarren da (3 puntu). Apirilaren 22an, larunbata, 16:00etan, Altsasuk sailkapenean bosgarren den Castejon izango du aurkari Castejonen jokatuko den partidan.