Txirrindulariak

Altsasuko kadeteen XXXV. Burunda Trofeoa, Kataluniara

Txirrindulariak 2023ko api. 19a, 11:10

Purito-Tadesan-Nuria taldeko Aitor Martinezek erakustaldia egin zuen

Apirilaren 8an kadeteen mailako XXV. Burunda Trofeoa jokatu zen, 51 km-ko lasterketa, Altamira bitan gainditu behar izan zutena. Purito-Tadesan-Nuria talde kataluniarreko Aitor Martinezek oso ongi irakurri zuen lasterketa eta bakarrik iritsi zen Altsasuko udaletxe pareko helmugara (1:15:26), atzetik zetorren Joanes Olaizolari (Aurrera) 10 segundo aterata. Martinezek ere mendiko saria irabazi zuen. Quesos Albeniz taldeko Ekain Imaz bosgarren sailkatu zen, lehen sakandarra. Luca Martinez (Sakana Group) 17. sailkatu zen, eta bere taldekideak, Oihan Gorriti eta Erik Laiglesia, 35. eta 46. Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 71. iritsi zen, eta Janitz Zufiaurre (Sakana Group), 78. 

Purito-Tadesan-Nuriak lortu zuen taldekako txapelketa. Tartekako helmugen saria Joanes Olaizolarendako izan zen.