Altsasuko Udalak dirulaguntza deialdia egin du nazioarteko lankidetza programak edo garapenerako laguntzak bultzatu asmoz, baita altsasuarren sentsibilizazioa eta Altsasuko komunitatearen eta elkarteen parte hartzea sustatzen duten jarduerak egiteko. Deialdian interesa duen Gobernuz Kanpoko Erakundeak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko du eskabidea (https://sedeelectronica.alsasua.net) maiatzaren 12a baino lehen.
Laguntza deialdiak 6.000 euroko poltsa du. Eskaerak aurkezteko honako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek: izena emanda egotea Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik izatea; irabazi-asmorik ez edukitzea; estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraziko da, berariaz, haren helburua dela garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasunarekin ikustekoa duten jarduerak egitea eta egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa Nafarroan izatea.