Altsasuko Udalak egin duen deialdiaren xedea da: bereziki behartsuak diren biztanleria-sektoreen bizi-baldintzak hobetzea, integrazioa, aukera berdintasuna, indarkeriarik eza, giza eskubideen urraketak ezagutu eta konpontzeko azterlanak egitea, gizarte arriskuko egoerei aurrea hartzea edo zaurgarritasun, babes gabezia, mendekotasun edo gizarte bazterkeriako egoerak tratatzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea.
Udalak laguntzetara 7.200 euro bideratu ditu. Deialdian zehaztu denez, Nafarroan egoitza duten irabazi asmorik gabeko erakundeek aurkeztu ditzakete eskaerak. Interesa duen erakundeak, besteak beste, aurkeztu beharko ditu bere eskabide orri betea, memoria eta Gobernuz Kanpoko Erakundeari dagozkion agiriak (estatutuak, Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria, Identifikazio Fiskalerako Txartela eta erakundearen legezko ordezkaria zein den erakusten duen ziurtagiria). Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira (https://sedeelectronica.alsasua.net), eta horretarako azken eguna maiatzaren 12a izanda. Deialdiari buruzko informazio osoa www.altsasu.eus webgunean dago.