Udalak zortzi langabe kontratatuko ditu

Guaixe 2023ko api. 25a, 11:12

Udal langilea lorezaintza lanak egiten.

Launa lorezaintza ofizial eta zerbitzu anitzetarako peoi behar ditu.

Altsasuko Udalak langabezian dauden zortzi pertsona kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abiarazi du horretarako. Hura despedituta hautatutako zortzi pertsonak udalarendako urte erdiz lanaldi osoan ariko dira lanean. Haietako lau lorezaintza ofizialeei dagozkien betekizunak izanen dituzte eta gainontzeko lauak zerbitzu anitzetarako peoiaren lanak eginen dituzte.  

Lorezaintzan arituko direnetako hiruk nahitaezkoa izanen dute B mailako gidabaimena izatea. Laurek D mailari dagokion soldata izanen dute. Peoi izan nahi duten hautagaiak, berriz, Bermatutako Errentaren jasotzaile izan beharko dute. Haiek E mailako lansaria jasoko dute. Deialdian interesa duenak maiatzaren 15era arteko epea dute Nafar Lansareren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren, Altsasuko bulegoan izena emateko.