EHBilduren egoitzaren mustutzea

Guaixe 2023ko api. 21a, 10:57
Altsasuko Foru plazan dago Sakanako EHBilduren egoitza berria. @EHBILDUALTSASU

Apirilaren 23an, igandea, Altsasuko Foru plazako inaugurazio ekitaldia eginen du alderdiak.

Udal, kontzeju eta foru hauteskundeen kanpainaren atarian, EHBilduk Sakanako egoitza zabalduko du Altsasun. Egoitza Altsasuko Foru plazan dago, eta apirilaren 23an, igandea, 13:00etan, mustutze ekitaldia eginen dute. Ondoren, luntxa egonen da.