Duatloia

Sergio Garcia Eulate, distantzia erdiko Nafarroako duatloi txapeldunordea

Guaixe 2023ko api. 25a, 09:30

Sergio Garcia de Eulate, ezkerrean, Nafarroako Distantzia Erdiko Duatloi txapeldunordea. UTZITAKOA

Vianako Printzerriko Duatloian bederatzigarren sailkatu zen, bigarren nafarra

Apirilaren 16an VIII. Vianako Printzerriko Duatloia jokatu zen, Distantzia Erdiko Nafarroako Txapelketa (15 km korrika -75 km bizikletan eta 9,5 km korrika). Mikel Ugarte gailendu zen (3:12:52). Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak lan ona egin zuen eta 9. sailkatu zen (3:35:11), Mikel Ugarte, bigarren nafarra. Hortaz, Nafarroako distantzia erdiko duatloi txapeldunordea da. 

Antton Zelaia 42. sailkatu zen (3:59:00) eta Jose Ignacio Mikeo 48. (4:06:44). Emakumezkoetan Helene Alberdik irabazi zuen (3:42:02). 

Aldi berean, estandar distantziako proba jokatu zen ere Vianan (9 km-39 km eta 3,6 km). Kasu honetan Dario Perez del Val (1:43:21) eta Josune Bikuña (2:04:47) gailendu ziren. Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea 21. sartu zen (1:55:16), Iñaki Alvaro 29. (1:58:20) eta Juan Carlos Gomez 49. (2:06:19).