Saskibaloia

Narum CBASK, Lauko Finalera

Guaixe 2023ko api. 24a, 10:28

Narum CBASK.

Zelandin jokatutako itzulerako partidan 67 eta 64 irabazi zion Humiclimari

Narum CBASK-eko jokalariek larunbatean ordu txikietara arte ospatu zuten Bigarren Maila Interautonomikoko Lauko Finala jokatuko dutela. Berriozarko Humiclimaren kontra gailenduz lortu dute sailkatzea altsasuarrek, itzulerako partidan ere garaipena lortu eta gero. 

Bigarren Maila Interautonomikoan Lauko Finalean sartzeko sailkapen fasean, Humiclima izan du aurkari Narum CBASK-ek. Berriozarko taldea beteranoa da, maila onekoa eta arerio zaila. Joaneko partidan 78 eta 89 gailendu ziren altsasuarrak, eta larunbatean itzulerako partida jokatu zen Zelandin. Bozinak jo arte oso urduri egon ziren zale altsasuarrak, azkeneraino partida oso estua izan baitzen, baina, azkenean, 3 punturen aldearekin 67 eta 64 gailendu ziren altsasuarrak eta Lauko Finalerako txartela lortu dute, meritu handiz.