Altsasu BHIko txokoan Ayak bere istorioa kontatu zuen. Siriako errefuxiatua da, eta duela zazpi hilabete iritsi zen Altsasura. Jaioterriko gaur egungo egoera kontatu zuen eta gerraren ondorioen berri eman zuen. Tartean, haren familian zenbait hildako izan direla jakinarazi zuen. Bestetik, hemen jasaten duten arrazakeria salatu nahi izan zuen ere: "Haur errefuxiatuak bi aldiz hiltzen dira: lehenengoa, bere herrialdea utzi behar dutenean eta, bigarrena, arrazakeria pairatzen dutenean".
Institutuko ikasleek ere ikastetxean landutako Obama gaztearen istorioa kontatzen duen kamishibai bat kontatu zuten lau hizkuntzatan: arabiarrez, euskaraz, gaztelaniaz eta ukranieraz.