Idazlearekin elkarrizketa

Guaixe 2023ko api. 25a, 08:49

Altsasuko Liburutegiaren Liburuaren Astearen barruan Izaskun Etxeberria Zufiaurreren solasaldia izan zen Iortia kultur gunean.

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna izan zen eta Altsasuko Liburutegiak Liburuaren Astea antolatu zuen aurreko astean. Ekimenen artean Izaskun Etxeberria Zufiaurre Esaten ez den guztian liburuaren idazle altsasuarrarekin solasaldia izan zen apirilaren 18an. Gainera, Saharako liburutegien inguruko erakusketa, ipuin kontaketa eta hiltzaldia eta LiterARTE jaialdia izan ziren ere.