Futbola

Altsasuri azken unean ihes egin zion garaipenak

Guaixe 2023ko api. 25a, 11:45

Erregional mailako hiru puntuek Zizurrera egin zuten ihes

Erregional mailan Altsasuk Zizur taldea hartu zuen igandean Dantzalekun ligako 25. jardunaldian. Bi arerio zuzenen arteko partida izan zen, Altsasu hamabigarren baita eta Zizur hamahirugarren, eta partida oso lehiatua eskaini zuten bi taldeek. Lehen zatia husnako berdinketarekin bukatu zen, eta bigarren zatian bide beretik jarraitu zuen partidak: aukerak bai, baina baloiak ez zuen sartu nahi. Partida puntu banaketarekin despedituko zela zirudienean, azken minutuan, 90. minutuan Zizurrek garaipenaren gola lortu zuen, ongi jaurtitako penalti bati esker. Eta puntuak Zizurrera joan ziren. 


Erregional mailako 26. jardunaldia jokatuko da asteburuan, ligako azken jardunaldia. Sailkapenean hamalaugarren den Baztan B taldearen kontra jokatuko du Altsasu B-k, Elizondon, apirilaren 29an, larunbata, 12:30ean.