Futbola

Jipoi gogorra jaso zuen Altsasuk

Guaixe 2023ko api. 25a, 12:30

Emakumezkoen Kopa Autonomikoko bosgarren jardunaldia ahazteko modukoa izan zen

Emakumezkoen Maila Autonomikoko Kopan ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk Castejon izan zuen aurkari Erriberan jokatutako partidan, eta hasieratik gailendu zen Castejon. Seigarren minutuan mustu zuten markagailua eta 11 gol sartu zizkioten Altsasuri, bata bestearen atzetik. Amal El Houndalik Altsasuren ohorezko gola sartu zuen 90. minutuan, eta 11 eta 1 galduta itzuli ziren altsasuarrak Erriberatik. 

Emakumezkoen Maila Autonomikoko Kopako 2. multzoko liderra Amigo taldea da (12 puntu). Altsasu bederatzigarren da (3 puntu). Seigarren jardunaldian Altsasuk zortzigarren den Berriozar hartuko du, apirilaren 29an, larunbata, 13:00etan Dantzalekun. Azken bi talde sailkatuen arteko partidan, sailkapeneko postua dago jokoan.