Xuar taldearen lehenengoa kalean

Guaixe 2023ko api. 26a, 09:55

Xuar taldea entsegu batean. ARTXIBOA

Altsasuko metal taldeak lau abestiko diskoa grabatu eta sareratu du.

2019. urtean sortu zen Xuar taldea. Altsasuko bost lagunek osatzen dute eta haien izena buruak murrizteagatik ezagunak diren Shuar tributik dator. Groove metal, thras metal eta hardcore estiloak nahasten dituzte. Urte hauetan hainbat kontzertu eman ondoren, lau abesti grabatu eta taldearen izen bereko disko batean bildu dituzte. Diskoa Fran Perezen Itxura Records estudioan grabatu dute eta azala Iker Baxerrik egin du. Abestiak Youtuben sareratu dituzte.