Sakana Harrera Haranaren elkartasun afaria

Guaixe 2023ko mai. 2a, 10:54
Altsasuko II. Elkartasun Azokan Siriako janaria dastatzeko aukera egon zen. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, larunbata, Siriako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko afaria eginen dute Altsasun.

Sakana Harrera Harana elkarteak Siriako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko elkartasun afaria antolatu du maiatzaren 20an, larunbata, 21:30etik aurrera, Altsasuko Zubeztia elkartean. Menua Abdul siriarrak egindako janaria izanen da eta bildutako dirua Zaporeak GKEarendako izanen da, errefuxiatu esparruetan jaten ematen duen elkartea. Afarirako txartelak Arkangoa eta Txalaparta tabernetan eros daiteke, 20 eurotan.