Urbasa, Altzania eta Aralar lotzeko eguna

Guaixe 2023ko mai. 2a, 11:38
2022ko Hiru Mendizerrak martxa. ARTXIBOA

Maiatzaren 13an, larunbata, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako XIV. Hiru Mendizerrak martxa izanen da.

XIV. Hiru Mendizerrak mendi martxa antolatu du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak maiatzaren 13an, larunbata, 07:00etatik aurrera. Mendizaleak Urbasa, Altzania eta Aralar mendizerretatik martxa eginen dute hiru ibilbidetan: luzea 46 km eta 2.700 metroko desnibelarekin, Nafarroako Iraupen Luzeko Ibilbideen Txapelketan eta Euskal  Herriko Mendi Martxa Luzeen Zirkuiturako baliagarria dena; motza 26 km-koa eta 1.200 metroko desnibelarekin eta erdibidekoa. Izena ematea Mendizmendi eta Zirkuitua webguneetan egin daiteke maiatzaren 6ra arte. Martxaren egunean ezinen da izena eman. 2022ko edizioan ia 400 mendizalek parte hartu zuten.