Maiatzaren gurutzearen egunean, maiatzaren 3an, 12:00etan, lehenengo ezkil errepika eginen dute Altsasuko elizako dorretik eta horrela eginen dute, eguerdiro, irailaren 14ra arte. Errepika bakoitzak bost minutu inguru irauten du eta parte hartzaile bakoitzak jotzen du, beraz, lehenengo errepikan ezkil jole gehiago egoten direnez luzetagoa izan ohi da.