Altsasuko Alde Zaharrean bizi diren bizilagunak elkartzeko ospakizuna izanen da maiatzaren 27an, larunbata. Ferialeku kalean eginen duten bederatzigarren festa izanen dute. Askaren ondoan sua egin eta goizetik zikiroa prestatzen hasiko dira aldezaharretarrak. Bazkaldu ondoren dantzaldia izan ohi da. Izena emateko Txikitxo dendatik pasatu behar dira auzotarrak.