Festak gazte txokoan

Guaixe 2023ko mai. 2a, 11:11
Maiatzaren 6an Gazte txokoa plazan izanen da. ARTXIBOA

Maiatzaren 5ean, ostirala, bingo musikatua izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Maiatzaren 6an, larunbata, gazte txokoa Foru plazara aterako dute.

Altsasuko Udaleko Gazteria zerbitzuak bi ekimen berri antolatu ditu maiatzaren 5ean eta 6an, ostirala eta larunbata. Hortaz, ostiralean bingo musikatua eginen dute, 18:00etatik aurrera, Intxostiapunta gazte gunean, eta larunbatean, Alde Zaharreko Festak direla eta gazte txokoa lekualdatuko dute eta plazan izanen da 17:00etatik 19:00etara.