Jaki bilketarako boluntarioen bila

Guaixe 2023ko mai. 2a, 09:18

Maiatzaren 8an, astelehena, Altsasuko dendetan eginen den jaki bilketarako boluntarioen batzarra eginen dute.

Maiatzaren 12an eta 13an, ostirala eta larunbata, Altsasuko dendetan jaki bilketa eginen dute eta lan horretarako boluntarioak bilatzen ari dira. Maiatzaren 8an, astelehena, 20:00etan, Gure Etxearen beheko solairuan, boluntario izan nahi dutenekin batzarra eginen dute, eta berataratu ezin dena 667035952 telefonora deitu dezake.