Hamargarren urtez Altsasuko Udalak Gozamenez Film laburren lehiaketa antolatu du eta maiatzaren 2tik 10era aurkeztutako bost film laburren artean hoberena zein den aukeratzeko izanen da altsasu.net webgunean. Lehiaketaren gaia Sexualitate hozkadak: sexu harremanei buruzko istorioak. 10 minutu sentiarazten, gozatzen, disfrutatzen... dugun guztia adierazteko edo bakoitzak sexualitateari buruz duen ikuspuntua azaltzeko; eta aurkeztutako lanak honakoak dira: Lo que no todos pueden ver, No juzguez antes de conocer, 50/50, Gorputz polita eta Vive y deja vivir. Altsasuko Udalean ikus daitezke, bozka eman aurretik.
Altsasuko Gozamenez Film laburren sari banaketarako Goza-gala ospatuko dute maiatzaren 12an, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.