'Los tres mosqueteros: D'Artagnan gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mai. 2a, 10:52

Maiatzaren 4an, 5ean eta 7an, osteguna, ostirala eta igandea, Martin Bourboulon zinemagilearen film frantziarraren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: D'Artagnan gazte ausarta hiltzat jo dute, neska gazte bat bahitu eta salbatzen saiatu ondoren. Parisa iritsi denean, erasotzaileak bilatzen saiatzen da. Hala ere, ez daki bere bilaketak Frantziaren etorkizuna jokoan dagoen gerra baten muinera eramango duela. Athos , Porthos eta Aramis erregearen hiru mosketari ausartekinbatera, D'Artagnanek Richelieu kardinalaren azpijoko ilunei egin behar die aurre. Hala ere, Constance Bonacieuxekin, erreginaren isilmandatariarekin maitemindu da D'Artagnan. Pasio horrek bere etsai nagusi bihurtuko denaren arrastoaren atzetik eramango du.

Fitxa artistikoa: François Civil, Eva Green, Vincent Cassel, Romain Duris, Pio Marmai, Vicky Krieps, Louis Garrel, Lyna Khoudri, Jacob Fortune-Lloyd, Oliver Jackson-Cohen.

Emanaldia:

  • Maiatzak 4, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Maiatzak 5, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
  • Maiatzak 7, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagurian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Hizkuntza: gaztelania.