fUTBOLA

Altsasuk Berriozarren kontra ezin

Guaixe 2023ko maiatzaren 3a

Emakumezkoen Kopako seigarren jardunaldia jokatu zen

Emakumezkoen Kopako Taldeen faseko seigarren jardunaldian Altsasuk Berriozar taldea hartu zuen Dantzalekun eta altsasuarrek porrot gogorra jaso zuten, 0 eta 4 galdu baitzuten. 

Sailkapenean, Amigo da liderra (15 puntu), eta Altsasu bederatzigarren da, azken aurrekoa (3 puntu). Hurrengo jardunaldia maiatzaren bukaeran jokatuko da.