Erregional Mailako Ligako 26. jardunaldia jokatu berri da, ligako azkena. Baztan B izan zuen aurkari Altsasu B taldeak, eta Elizondotik punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak, 5 eta 1 galdu ondoren. Lehen zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, eta husnako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Baztan aurreratu zen eta nahiz eta Mikel Etxaizek bana berdindu, Baztanek motorra berotu zuen eta beste lau sartu zituen jarraian.
Erregional mailako laugarren multzoko liderra Beti Onak B taldea da (67 puntu). Altsasu B-k hamabigarren despeditu du liga (19 puntu). Aurki erregional mailako igoera fasea eta erregional mailako kopa abiatuko dira.