Hasi dira ezkila errepikak Altsasun

Guaixe 2023ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 3ko eguerdian, Maiatzeko Gurutzearen Eguna, lehenengo ezkila errepika izan da Altsasun, ia ordu erdiko iraupenarekin. Hartan Asier Beramendi, Jesus Bengoetxea, Jesus Irisarri, Belen Rubio eta Jon Kepa Everts aritu dira, Iñaki Bengoetxea eta Felix Martinezen laguntzarekin.