Txirrindularitza

Iker Gomez, binaka

Guaixe 2023ko mai. 5a, 11:56

Quesos Albenizko Iker Gomezek apirilaren 29an Oñatiko 53. Arantzazu Igoera irabazi zuen eta maiatzaren 1ean Lacturale Trofeoa.

Junior mailako Quesos Albeniz-Burunda taldeko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea txirrindulari altsasuarrak amestutako asteburua bizi du, lehiatutako bi lasterketetan txapelduna izan baita. 

Apirilaren 29an 53. Arantzazu Igoeran parte hartu zuen, portu gainean despeditzen zen 70 km-ko lasterketa gogorrean. Iker Gomezek maldan gora erasoa jo eta bakarrik iritsi zen helmuga aldapatsura (1:41:11), atzetik zetorren Besa-Laboral Kkutxako Eneko Ortegari 26 segundo aterata. Adrian Martinez (Sakana Group-Alea) 18. iritsi zen, Manex Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 28., Aritz Oiarbide (Sakana Group-Alea) 35., Mikel Regil (Sakana Group-Alea) 37., Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 39., Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 53., Eñaut Oiarbide (Sakana Group-Alea) 55. eta Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 57. 

Maiatzaren lehenean junior mailako Lacturale Trofeoa jokatu zen, Etxeberrin hasi eta Goldaratzen despeditu zen lasterketa nahasia. Atzera ere, erasoaren aldeko apustua egin zuen altsasuarrak, eta ongi atera zitzaion, bakarrik iritsi baitzen helmugara (2:16:02), Limousin taldeko Asier Arteagari 28 segundo aterata. Mendiko txapelketa ere irabazi zuen altsasuarrak.