Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtebetetzea Altsasun

Guaixe 2023ko mai. 5a, 13:05

Maiatzaren 10ean, asteazkena, 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizuna izanen da Burunda frontoian, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga da eta Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin ospatzen ari dira. Pailazoek urte hauetan makina bat abentura bizi izan dituzte eta lagunekin ospatu nahi dute: herriz herri Panpoxa furgonetan eta irribarrea agerian lagun horien guztien bila joanen dira. Maiatzaren 10ean, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Burunda frontoira iritsiko dira. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatu du emanaldia. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Xume tabernan, Iortia kultur gunean eta ikuskizunaren egunean bertan.