Txirrindularitza

Nahia Imaz Perezek Espainiako Vuelta utzi du

Guaixe 2023ko mai. 5a, 13:30
Nahia Imaz, Sopela Team-eko taldekideekin, Espainiako Vueltako taldekako erlojupekoan. SOPELA TEAM

Sopela Team taldearekin lehiatu da altsasuarra, Allison Mrugal liderra laguntzen, baina hirugarren etapa ezin izan zuen jokatu

Nahia Imaz Perez altsasuarra joan zen urtean jubenila zen, Lacturale Ermitagañan. Urte gogorra izan zuen, lesio bat tarteko. Aurten Sopela Team taldean mustu da afizionatuen mailan eta debut ikaragarria izan du, Espainiako Vueltan parte hartu baitu Allison Mrugal liderra laguntzen. Elche de la Sierra eta La Roda artean jokatutako hirugarren etapa ezin izan zuen bukatu, eta altsasuarrak Vuelta utzi du. Nolanahi ere, esperientzia bikaina izan da.