'Errepresioari hortzak erakutsi' jaialdia Altsasun

Guaixe 2023ko mai. 5a, 13:23
Brigade Loco taldearen kontzertua izanen da Elkartasun jaialdian. ARTXIBOA

Maiatzaren 13an, larunbata, Indar Gorriren aldeko elkartasun jaialdia izanen da Altsasun.

Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Aginst You, The Lio, Sofokaos, Irati 58, Ostikoka eta Neskatasuna taldeek joko dute Indar Gorriren Errepresioari Hortzak Erakutsi egitasmoaren barruan Altsasun antolatuko duten elkartasun jaialdian. Maiatzaren 13an, larunbata, izanen da, Burunda frontoian, eta sarrerak 20 eurotan eros daitezke, besteak beste, Altsasuko Lezea tabernan. Ate irekiera 18:00etan izanen da.