Bat, bi, hiru, lau... Goazen!

Guaixe 2023ko mai. 5a, 13:38
Go!azen 9.0 telesaileko pertsonaiak. UTZITAKOA

Maiatzaren 13an, larunbata, haur eta gazteendako telesail ospetsuaren kontzertua izanen da Iortia kultur gunean.

Saioa, Gontzal eta Alain Basakabiko ikasle berriak dira eta haietako batek sekretu bat gordetzen du. Nolakoa izanen da ikasle beteranoekiko harremana? Maitasun istorioak, gezurrak, abenturak, musika eta dantza elkartzen dira Go!azen telesaileko emanaldian. Maiatzaren 13an, larunbata, Altsasuko Iortia kultur gunean Go!azen 9.0 kontzertua izanen da. Bi saio izanen dira, 17:00etan eta 19:30ean, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.