Elur Olabideren '70 y pico' antzezlanaren mustutzea

Guaixe 2023ko mai. 5a, 14:04

'70 y pico' antzezlana Elur Olabide Izquierdo antzerkigilearen lehenengo zuzendaritza lana da. UTZITAKOA

Maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, ostiral, larunbata eta igandea, antzerkigile altsasuarrak zuzendutako antzezlanaren emanaldia izanen da Iruñeko Antzerki Eskolan.

70 y pico heroinaren buruzko antzezlan bat da. Aullido Teatro konpainiaren lehenengo lana da, eta maiatzaren 5ean, ostirala, 19:00etan, mustuko dute Iruñeko Antzerki Eskolan. Larunbatean eta igandean, 19:00etan ere, errepikatuko dute lana. Elur Olabide Izquierdo altsasuarra da lanaren zuzendaria eta heroinaren eta estruktura biolentzioaren inguruko ikerketa batetik sortu zitzaion antzezlana egiteko nahia. Hortaz, 70 y pico heroina txute batean pertsonak bizi duena erakutsi nahi du.