Boluntariotza formakuntza Biak Baten eskutik

Guaixe 2023ko mai. 5a, 14:14

Milakolore aniztasun funtzionala dutenen Sakanako elkartea. ARTXIBOA

Maiatzaren 13an, larunbata, aniztasuna funtzionala duten pertsonendako aisialdian laguntzeko ikastaroa antolatu dute, Altsasun.

Biak Bat elkarteak aniztasuna funtzionala duten pertsonentzat aisialdian laguntza boluntariotza formakuntza antolatu du maiatzaren 13an, 10:00etatik 12:00etara, Altsasuko egoitzan. Formatzaileak Incluye elkarteko kideak izanen dira, eta aniztasun funtzionala eta aisialdia; aisialdiko jardueren diseinua, egokitzapena eta ebaluazioa, eta komunitateko aisialdiko jardueretan inklusioa gaiak landuko dituzte. Izena emateko formacion.biakbat@gmail.com epostara mezu bat bidali behar da.