'Los buenos modales' gaurkotasun filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mai. 8a, 14:38

Maiatzaren 11n, 12an eta 14an, osteguna, ostirala eta igandea, Marta Díaz zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Manuela eta Rosario ahizpak dira. Familiako sekretu baten ondorioz hitz egin gabe urte asko eman ondoren, biloben urtebetetzean elkartu dira. Umeek Trini eta Milagros zaintzaileei esker ezagutu dute elkar, betiko lagunak baitira. Haurrak bereizten dituen gatazkaren berri izan dutenean, garbitzaileak buru-belarri saiatu dira beren familiak adiskidetzen.

Fitxa artistikoa: Elena Irureta, Gloria Muñoz, Carmen Flores, Pepa Aniorte, Inma Cuesta, Bárbara Santa-Cruz, Neus Sanz, Richard Farré, Rafaela Rivas.

Emanaldiak:

  • Maiatzak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
  • Maiatzak 12, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
  • Maiatzak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Hizkuntza: gaztelania.