Sinopsia: Cocó, zortzi urtekoa, ez dator bat gainerakoen espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua ez izen horrekin ez besteen begiradetan identifikatzen. Ane amak (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimental batean murgilduta, hiru seme-alabekin ama-etxera bidaiatuko du. Han bizi da Lita ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes izeba (Ane Gabarain), erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin estu lotua. Bizitza aldatuko dien uda honetan, hiru belaunaldiko emakume hauek beren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.