2023ko Altsasuko festetako irudiaren bila

Guaixe 2023ko mai. 8a, 10:17
2022ko Altsasuko festetako kartelen erakusketa. ARTXIBOA

Altsasuko Udalak irailaren 13tik 17ra ospatuko diren festetako kartel lehiaketa martxan jarri du. Haur zein helduen modalitateetako lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 16 izanen da.

Irilaren 13tik 17ra ospatuko diren Altsasuko festak 2023 iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak. Bi modalitate daude: haurrena eta helduena. Lanak Iortia kultur gunean aurkeztu behar dira 2023ko ekainaren 16ko 14:00ak baino lehen. Helduen kasuan lanak sinadurarik gabe eta lanaren atzekoaldean lema batekin aurkeztu behar dira. Horrekin batera gutun azal bat aurkeztu behar da eta kanpoan lama idatziko da eta barruan Altsasuko Udalaren webgunean dagoen I gehigarria betea eta sinatua. Haurren modalitatean lanarekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da eta barruan izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa, eskolatua dagoen ikastetxea eta maila zehaztuko dira, bainta haurren modalitatean parte hartzen ari direla zehaztuko dute ere.

Helduen modalitatean edonork parte har dezake, eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkez ditzake. Lan guztiak norberak eginak izan behar dira eta baztertuak izanen dira argazki, kartel, pintura eta abarren plagioak. Lanetan ALTSASUKO FESTAK / FIESTAS DE ALSASUA 2023 testua agertu behar da eta obra egiteko era librea izanen da. Tamaina DIN A3 (42 cm x 29,7 cm) edo 70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera izan behar dituzte, derrigorrez eta euskarri gogor batean aurkeztuko dira.

Epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratu ditu eta uztailaren 17tik 23ra eginen den herri bozketan aukeratuko da irabazlea. Bozketa Altsasuko Udalaren webgunearen bidez eginen da. Irabazleak 600 euroko saria irabaziko du. Informazio guztia Altsasuko Udalaren webgunean aurki daiteke.

Haurrak
Haurren modalitatean Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH lehenengo eta bigarren mailako ikasleek parte har dezakete. Lanak A3an aurkeztu behar dira, bertikalean, eta ahal bada kartulina batean. ALTSASUKO FESTAK / FIESTAS DE ALSASUA 2023 testua agertu behar da. Saria marrazketa materiala eta 60 euro eskudirutan izanen da.