Maiatzaren 7an junior mailakoek hitzordua zuten Beran, XLV. Felix Errandonea Memoriala, 71 kilometroko proba gorabeheratsua. Lasterketa mugituan Adur Tapiak (Viveros San Anton) lortu zuen garaipena (1:44:11), Sakana Group-Alea taldeko Mikel Regil altsasuarrari 2 segundo ateraz (1:44:13). Sakana Grour-Alea Aralar talde sakandarrak lasterketa ederra egin zuen, Top Ten-ean beste bi txirrindulari sartu baitzituen, Manex Zufiaurre, seigarren, eta Adrian Martinez, bederatzigarren. Horregatik, talde onenaren saria jaso zuen Sakana Group-Aleak. Badirudi talde sakandarra burua altxatzen ari dela.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 11. iritsi zen helmugara, Aritz Oiarbide (Sakana Group-Alea) 15., Oier Ruiz de Arkaute (Sakana Group-Alea) 16., Eñaut Oiarbide (Sakana Group-Alea) 17., Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 21., Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 23., Iker Gomez (Quesos Albeniz)24., eta Iker Martinez (Sakana Group-Alea) 46.